XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizkuntzaren alorretan ere beste hainbeste jazoko da.

Munduko bazter guztietatik lurralde urri haietara etorritakoek Aberri berria, hizkuntza eta guzti egin nahi izan dute eta lortu, gainera.

Judeguek gogor ekin diote, ba, Herria jasotzeari eta nola ez herriaren ezaugarri nagusi izanez elkarbide bihurtu den hizkuntzaren berbizteari!.

Urte gutxiren barruan bertako gizartea elebidun egitea lortu dute.

Eta, jakina, horretarako neurtu ezinezko inbertsioak eta ahaleginak egin behar izan dituzte, inguru osoa hizkuntzaren zerbitzuan jarririk.

Honek ondorio txarrak ere sortu ditu, hain zuzen arabetar herriaren zapalkuntza eta arabieraren zokoratzea.

Israeldarrak, inolako aukerarik eta indarrik alperrik galdu gabe, Kibbutzak, Soldaduzka, Irakaskuntza, Komunikabide guztiak, ebraieraren zerbitzuan jarriz, ebraiera nahitaezko bihurtu dute lurralde osoan, bizitzako harremanetarako beharrezko eginik.

3.- Ebraieraren Historia laburra eta berbizte-prozesua

Luzeegia litzateke orri hauetan ebraierak historian zehar izan dituen gora behera guztiak hemen aztertzea.

Behar bada, gainera, aspergarria!.

Hemen, ba, gaurko ebraieraren berbiztea deitzen den fenomenoa ulertzeko beharrezkoak iruditzen zaizkidan datuak jasoko ditut bakarrik.

a) EBRAIERAREN HISTORIA LABURRA

Sarri entzun izan dugu ebraiera guztiz galdua egonez ezerezetik berbiztua edo dugula.

Eta horri deitu izan diogu Ebraieraren miraria.

Baina hori horrela ote?.

Ebraierak beti iraun du historian zehar.

Judeguek, Palestinatik kanpora sakabanatuak izan ondoren, beti jarraitu izan dute Biblia ebraieraz irakurtzen eta horretarako, neurri handi batetan, txikitatik hizkuntza idatzia, behintzat, ikasten.

Horretaz gainera, izan da ebraiera hutsez mintzatzen iraun duen Komunitate ugari bat, berrehun bat milakoa Jemenen.